lunes, 8 de octubre de 2012
Ontto beltza 01
Urriak 9. Udazkena. Oraingoan bai.
Udazkena topikoz betetako garaia da. Eguraldia txartzen da, euria, hezetasuna... hostoak erortzen dira, nola ez, eta beharbada horiekin guztiarekin batera, onttoak ateratzen dira eta ez dira ezer irauten!!!
Ontto gaixoak.
Goxoak dira. Mmmm. Baina gaixoak beldur izugarria izan behar dute udazkenean. Baina aber; zer gertatuko litazteke ontto jakintsu batek iraungo balu bizirik urtetik urtera? Ontto beltz zahar bat, eskarmentuz betea. Interesgarria.
Bada denbora aurpegi baten mugimenduak animatzen ikasi nahi dudala. Hitz egitea, irrifarra, susto-aurpegia... denetik. Ba ezin hobea iruditzen zait ontto beltz zaharraren ideia aurpegi bat animatzeko.
Normalean, horrelako proiektuak martxan jartzen ditut intimitatean. Egunak ematen ditut lanean blogean ezer publikatu gabe (hilabeteak akaso) eta lan luuuuzez horren ondoren, sarrera bakarra daukat. Oraingoan kontrako estrategia erabiliko dut. Egiten ditudan urratsak zintzilikatuko ditut. Igual ez dut amaitzen ontto beltzaren proiektua, zeinek daki? Baina hasi bai; hasi naiz jadanik.
Hau da hain zuzen lehen lana. Aitona zahar baten argazkian oinarrituta hasi naiz onttoa modelatzen. Goikoa da lehen urratsa. Ikusiko dugu noraino iristen naizen. Ea udazkenean bertan bukatzen dudan.
Etiquetas:
Cycles,
Irudiak,
onttoa,
Perretxikoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario