sábado, 15 de enero de 2011

Ardibuelta


Animazioak egiteko modu asko dago. Hau da bat. Joko bat. Txorakeri bat, egia esan. Ordenagailuaren txoko ilun batean aurkitu dut; ez nuen gogoratzen sakoneko karpeta horietan argazki-sekuentzia hau bazegoela.

Ardi baten panpina da lurrean utzita. Kamara hartu eta 28 argazki egin nizkion inguruan buelta bat eginda. Ez nuen zaindu argazki bakoitzaren posizio aurrekoarekiko, gutxi gorabeherako proba bat nahi nuen, besterik ez. Suposatzen dut onena dela tripode bat erabiltzea argazki bakoitzaren posizioa kalkulatu ondoren. Ez nuen horrelakorik nahi. Gainera, 28 argazki egin nituen, eta hori oso gutxi da animazio leun bat lortzeko. (Momentuan 28 zenbaki handia iruditu zitzaidan, baina bideoa ikusi besterik ez dago ulertzeko ezetz).



Sartu ditut 28ak Blenderren bideo-editorean eta ikusten duzuna egin dut. 12 fotograma segundoko jarri diot eta hiru aldiz errepikatu dut sekuentzia... bestela, bideo are kaskarragoa aterako litzateke!! Abiadura normalean, adibidez, 25 fotograma sartu beharko nituzke segundo baten, eta horrek esan nahi du ardiaren buelta bakarra segundo batean egingo lukeela, gutxi gorabehera. Proba egin dut eta emaitza oso zatarra da.

Zer zerikusi du honek 3D animazioarekin. Bueno, gutxi, egia esan. Baina balio izan dit, adibidez, pelikula baten fotogramen erritmoaren esperimentu bezala. Badira horrela egindako bideo onak. Duela gutxi, Danelek, lagun batek, erakutsi zidan sarean adibide batzuk. Argazki kamara bat finkatu toki batean (leiho batean, adibidez, kalera begira), ondo finkatu enfokea, argia eta horrelakoak, eta argazkiak ateratzen hasi erritmo erregular batean. Jendea kaletik ibiltzen ikus dadila, adibidez, salto handiegiak egin gabe. Ez dut uste erraza denik egiteko, baina erronka polita da argazkilarientzat. Hodeiak pasatzen, landareak hazten eta horrelako gauzak atera daitezke... bideoa ondo geratzeko pazientzia handia eta saio batzuk behar dira.

Nik ez nuen izan ez bata ez bestea. Lehen saioan eta planifikazio handirik gabe, ardibuelta hau atera zitzaidan. Asko hobetu daiteke. Baina hain esfortzu txikia egiteko ez zen hain gaizki atera!!!

6 comentarios:

  1. Beno, oso konplikatua ez da baina egia da denbora asko eskatzen duela, nik oraindik pendiente daukat, eta HDR-a ere sartu nahi diot, horrek ere pixka bat gehiago konplikatzen du.

    Hona tutorial bat adibide polit batzuekin: http://chadrichard.typepad.com/timelapse/2008/06/how-to-make-an.html

    ResponderEliminar
  2. Interesgarria. Esandakoa... komeni da tripode bat erabiltzea eta ondo planifikatzea dena, eta ez nik egin nuen bezala. Erronka polita duzu, gainera, HDR teknika erabili behar baduzu... argazki guztiak tratatu behar dira banan-bana.

    Animo eta eskerrik asko, Danel!

    ResponderEliminar
  3. Ba niri nahiko emaitza txukuna iruditu zait, 28 argazki bakarrik izateko! Informatikari baten burutazio arraroak:
    24 fps x 7 s = 168 argazki.
    Horiek bideo pro bat egiteko behar zenituenak, ala nire formulak akatsik dauka?

    ResponderEliminar
  4. Bai... ez dago gaizki emaitza....
    Baina 28 argazki dira buelta bakoitzeko... noski, bueltak errepikatu ditut, eta, gainera, 12 fotograma/segundo erabili ditut bideo honetan... hor dago zure akatsa... Ez dira 168 fotograma, baizik eta (12 fps x 7s =) 84 fotograma... baina benetan 28 argazki dira, bakoitza hiru aldiz errepikatuta... 84.

    (Normalean, gaur egun, 25 fps erabiltzen dira Interneteko bideoetan... 30 batzuetan...).

    ResponderEliminar
  5. Espazio zabalagoetan nenbilela zure post hontaz gogoratu nintzen, baina birak zirkularrak beharrean espiralean egin ditut, objetutik gero eta gertuago. Timelapse txiki bat, CHDK bidez jakeatutako Canon txiki batekin.

    ResponderEliminar
  6. Ederra!!!
    Oso polita... asko gustatu zait, nirea esperimentu sinple eta kutre bat besterik ez da (gainera ni ez naiz argazkilari ona!!!). Zurean, gainera, oso ondo montatuta dago musikarekin.
    Eskerrik asko bidaltzeagatik.

    ResponderEliminar